
Gure eginkizuna
Gure helburua zure enpresa edo negozioa hastea da. Zure datuen automatizazio onena izan dezazun nahi dugu, horri esker hobeto kudeatzeko.

Softlan,
zure sozio informatikoa
1994tik gaude negozio honetan. 2012tik Elgoibarko Albitxuri 3i Industrialdean gaude, gure bezero askorengandik gertu, nahiz eta gaur egun, teknologia berriei esker, “gertu egotea” oso erlatiboa den.
Multibaseko garapen propioarekin hasi ginen eta SAGEk proposatutako ERP soluzioen banaketarekin jarraitu dugu. .Net tresnekin garatutako software propioarekin ere lan egin dugu. Zarauzko ONYX ERPa eta DSG Software ere jartzen dogu eta Osproren Efficiency MES soluzioak ere ezartzen ditugu.
Beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditugu, gaur egungo behar informatiko guztiak estaltzeko: ekipoak, sareak, zerbitzariak, birusen aurkakoak, babeskopiak, birtualizazioa,...
Urte hauetan, pertsona edo bazkide espezializatuekin egin dugu lan, beti gure bezeroei zerbitzu hobea emateko helburuarekin. Spriren dirulaguntzekin laguntzen diegu.
Eta horretan jarraitzen dugu, Softlanek soluziorik onenak eskaintzen dizkizu zure negozioa funtziona dezan, zuk erabaki dezazun, prozesu administratibo eta produktiboen kontrola izan dezazun, horiek erraztu eta automatizatu eta, azkenik, produktibitatea areagotu ahal izateko. Zurea bezalako enpresa askoren bazkide teknologikoa gara. Aspaldi gabiltza horretan.
Deitu eta hitz egingo dugu!!